Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Ingeles hizkuntza munduko merkataritza eta komunikazioko lingua franca bihurtu da. Ekonomiaren globalizazioarekin eta informazioaren trukearen handitzearekin ugaritu egin dira ingelesezko era guztietako testuak. Horrekin batera, Europako Erkidegoak aukera berriak zabaldu ditu kultura eta Hizkuntza Modernoen arloetan. Itzulpengintzak, Internetek, kanpo merkataritzak ingeles hizkuntzako profesional berria eskatzen dute.

Multimedia laborategiak, ama hizkuntza ingelesa duten irakasleak, hizkuntzan bete-betean sartzeko aukera, hirugarren hizkuntza batean prestakuntza sendoa jasotzeko egokiera, itzulpengintzarako trebetasunak, Europako unibertsitateekin trukeak egiteko sare zabala, Amerikako unibertsitateetan presentzia eta tradizioa... aurkitu ahal izango dituzu, ikasketak bukatzean ingeleseko eta beste hizkuntza bateko ia jatorrizko hiztun baten maila lortu ahal izateko.

Praktikak itzulpengintzan, enpresan, irakaskuntzan, komunikazioan edo proiektuen garapenean.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta