Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Zer eskaintzen dit Deustuko Unibertsitateak?
  • Prestakuntza osoa.
    Deustun ikasita, zure gaitasunak eta trebetasunak garatuko dituzu eta etorkizunari berme osoz aurre egiteko prestatuko zara, pertsona moduan eta profesional moduan.
  • Banan-banako arreta.
    Tutore bat izango duzu behar duzun guztian orientazioa emango dizuna, eskolako eta lanbideko erabakiak zein erabaki pertsonalak hartzen.
  • Ikaskuntza metodo autonomoa eta esanguratsua.
    Irakasteko metodo berri honek zeure ikaskuntza prozesuaren protagonista izateko aukera emango dizu, trebetasun eta abileziak garatuz.
  • Hezkuntzako eskaintza zabala.
    Zeuk nahi dituzun ikasketak egin ahal izango dituzu, Deustuk eskaintzen dizkizun gradu eta gradu bikotzen artean.
  • Ikasketa Planen etengabeko berrikuntza.
    Indarrean dauden ikasketa planak oraintsu ezarriak dira eta XXI. mendeko gizartearen beharrizan eta eskariei erantzuten diete.
  • Kalitateko irakasleak.
    Irakaskuntzan esperientzia handia duten, ikerketan ospe handikoak diren eta lanbide eta enpresa munduan esperientzia duten irakasleak izango dituzu.
  • Lanbidera bideratutako prestakuntza.
    Gehien bat eduki praktikoak dituzten irakasgaiak ikasiko dituzu eta kanpoko erakunde eta enpresetan praktikak egin ahal izango dituzu, fakultateetako ikasle ohien elkarteen bidez.
  • Atzerrian ikasteko aukera.
    Trukeak egin ahal izango dituzu beste unibertsitate batzuekin, pertsona eta kultura aldetik oso aberasgarriak suertatuko zaizkizunak, nazioarteko programa zabala baitu Unibertsitateak.
  • Kultura, gizarte, kirol eta erlijio jarduera mota ugari aukeran.
    Deustun ikasita, Deusto Campusak antolatzen dituzten jarduera eta proiektu askotan parte hartu ahal izango duzu (gizarte boluntarioak, antzerki tailerra, abesbatza...), kirolak praktikatu eta lehiaketetan parte hartu ahal izango duzu (futbola, saskibaloia, errugbia, tenisa, squasha, eskubaloia, patin gaineko hockeya...), baita kristau konpromisoa bizi eta horretan hazi ere, Pastoraltza Zerbitzuak dituen taldeetan sartuz.
  • Informazioaren teknologia berriak erabiltzea.
    Ekipamendu informatiko modernoa edukiko duzu eta Interneterako sarbidea eta posta elektronikoko helbide propioa ere bai.
  • Gero eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabalagoa, nahi duenarentzat.
    Gero eta irakasgai gehiago aukeratu ahal izango dituzu euskaraz, horixe baita Deustuko Unibertsitateko Euskararen Normalizazio Planaren helburuetariko bat.
  • Instalazio modernoak eta zerbitzu osagarriak.
    Ikaskuntza errazteko eta campusean egingo duzun egotaldia atseginagoa egingo dizuten zerbitzu eskaintza zabala izango duzu: 700.000 ale baino gehiagoko Liburutegi informatizatua, ikasketa gelak, hizkuntzak ikasteko zentroak, liburu-denda, fotokopia zerbitzua, kirolak praktikatzeko zelaiak, kafetegiak, banku bulegoa, bidaia agentzia, aparkalekuak...
  • Bizitzeko inguru atsegina.
    Astialdian lagunekin egon eta gozatzeko, berdegune zabalak eta balio botaniko handiko espezieak dituen arboretum-a.

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta