Honakoak sar daitezke Deustuko Unibertsitatean:
- LOGSE Batxilergoa (edozein modalitate), UBI edo IEE ikasi dutenak. Deustuko Unibertsitatean ikasten hasteko Unibertsitatera sartzeko hauta-probak (selektibitatea) gaindituta eduki behar dira.
- Goi Mailako Heziketa Zikloetako tituludunak edo baliokideak, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Sarrera eskaera egin beharko dute beste hauek ere:
- Karrera aldatu nahi dutenek, bai Deustuko Unibertsitatearen barruan edo beste unibertsitate batetik etorrita.
- Unibertsitateko tituludunek.
- Deustuko Unibertsitatean edo Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko probak gainditu dituzten 25 urtetik gorakoek.
- Unibertsitate hezkuntza mailan titulu baliokidetuak edo parekatuak dituztenek.
- Atzerriko herrialde batean unibertsitateko ikasketak hasita eduki eta DUko ikasketa planeko irakasgai bat, gutxienez baliokidetzen dutenek.
- Atzerriko tituludunek, Ministerioari homologazio eskaera egin eta aldeko ebazpena jaso dutenek edo aldeko ebazpena izanik, prestakuntzako osagarriak gainditzeko edo hauta-probak gainditzea lortu dutenek.