Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Consolider

Logo Consolider

Consolider-Ingenio 2010 Programa, "El Tiempo de los Derechos" HURI-AGE , hamabi ikertaldek osatzen du eta helburu nagusia estatu mailan Giza Eskubideen arloan ikertzeko eta prestatzeko ahalmena sendotzea da.

Programa hau osatzen duten beste parte hartzaile batzuk honakoak dira: Carlos III. Unibertsitatea, "Bartolomé de las Casas" Giza Eskubideen Institutuaren bidez, Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutua, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoko Laborategia, Kataluniako Giza Eskubideen Institutua, Castellóko Jaume I. Unibertsitatea, Jaeneko Unibertsitatea, Alcalá de Henareseko Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, Cádizeko Unibertsitatea, Vigoko Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitatea.

Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuak Consolider-Ingenio 2010 programan parte hartzen du "El tiempo de los Derechos" HURI -AGE proiektuarekin, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+B Planak finantzatuta.

Helburuak eta testuingurua
Proiektuak Giza Eskubideen arloko ikerketaren kalitatea areagotuko duten ekintza estrategikoak sustatu nahi ditu. Helburu nagusia Giza Eskubideetako ikerketa sustatzea eta hobetzea da eta parte hartzen duten taldeen lehiakortasuna ere sendotu nahi da, ikuspena indartu, nazioartean duen pisua areagotu eta ikerketaren emaitzen transferentzia gizarte eragileei eta Giza Eskubideen defentsan diharduten erakundeei egiten zaiela ziurtatu.

Ikerrildoak
Hamabi ikerrildo daude HURI-AGE proiektuaren barruan:
* Eskubideak testuinguru etiko, politiko eta juridikoan
* Antolaketa eta nazioarteko justizia
* Demokrazia, gobernantza eta parte hartzea
* Giza eskubideen inplementazioa eta eraginkortasuna
* Multikulturalismoa
* Zientzia eta teknologia
* Ekintza humanitarioa
* Sortzen ari diren eskubideak
* Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak
* Ingurumena eta garapena
* Egoera ahulean dauden taldeak
* Askatasuna eta segurtasuna
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak Ekintza Humanitarioko ildoa lideratzen du.

Proiektua lau plataformatan dago antolatuta, aipatutako ildoen eragina optimizatzeko eta esparru akademikoan, politikoan, enpresa mundukoan eta gizartean transmisioa bermatzeko.
Ikerketako plataforma. Hainbat ekintza jasotzen ditu, ikerlanak egitea edo ikerketako egiturak sustatzea bezalakoak.
Prestakuntzako plataforma. Graduondoko tematikoak eta hezkuntzako tekniken berrikuntza sendotzea iritsi nahi du.
Sendotzeko plataforma. Nazioarteratzea, mugikortasuna eta ikerketen kalitatea sustatuko ditu.
Zabalkunde, hedapen eta transferentziako plataforma. Web bat sortuko du, giza eskubideen latinoamerikako atari bat, baita txostenak, gidak eta newsletter-ak ere "El tiempo de los Derechos"-i buruz.

www.tiempodelosderechos.es


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta