Giza eskubideei eta demokratizazioari buruzko Masterra. Matrikula egiteko epea
European Master in Human Rights and Democratisation (E.MA)
E.MA masterra baterako masterra da, Europar Batasuneko 41 unibertsitaterekin koordinatuta eskaintzen dena. Unibertsitate horien artean dago Deustuko Unibertsitatea, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren bidez.
Diziplina arteko programa denez, masterrak giza eskubideen, demokraziaren, bakearen eta garapenaren arteko lotura hautsiezinak islatzen ditu. Ikasleek aukera izango dute zuzenbideko, nazioarteko harremanetako, politika zientzietako, soziologiako eta filosofiako aditurik bikainenekin elkartu eta euren klaseak jasotzeko, nazioarteko giroan.
Programaren asmoa giza eskubideen eta demokratizazioaren arloko goi mailako profesionalak prestatzea da. Programa horretako tituludunak prestatuta egongo dira gobernuen arteko, gobernuetako eta gobernuz kanpoko erakundeen arloko irakaskuntza, ordezkaritza eta taldeetan lan egiteko.
Bost kontinenteetako 90 ikasle inguruk egingo dute lehenengo seihilekoa European Inter-University Center for Human Rights and Democratisation (Venezia, Italia) erakundean eta EMA Sarea osatzen duten Europako 41 unibertsitateren artean aukera egin ahal izango dute, bigarren seihilekoa han egiteko.
Argibide gehiago eskuratzeko eta eskaera egiteko, kontsultatu orri hauek: www.emahumanrights.org eta www.eiuc.org
Zabalik dago 2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epea, 2012ko maiatzaren 1era arte.
Liburuxka