Hirugarren topaketa hori Sevillako Unibertsitateak (Espainia) eta Accademia Europea di Bolzanok (Italia) antolatu dute, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuarekin eta Salamancako Unibertsitateko Iberoamerikako Institutuarekin batera.
Topaketaren izenburua hauxe izango da: "Pueblos indígenas a 5 años de la Declaración de las Naciones Unidas. Avances y desafíos desde una perspectiva multidisciplinar".
2012ko ekainaren 5ean eta 6an izango da Sevillako Unibertsitatean. Ikusi liburuxka.
Ponentziak emateko epea 2012ko apirilaren 20an amaituko da. Interesa duten pertsonek hitzaldiaren laburpena (300 hitz gehienez) bidal dezakete egun horretara arte, ingelesez zein gaztelaniaz, CVaren laburpenarekin batera (100 hitz gehienez) honako helbidera: jornadaempi@gmail.com