Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Bilboko campusa Bizkaiko hiriburuaren erdi-erdian dago, Guggenheim Museoaren aurrez aurre.

Eraikin Nagusia, Unibertsitate Literarioa izenez ezagutzen dena, Unibertsitatea osatzen duten etxeetan zaharrena da eta Bilboko enblematikoenetarikoa. 1883an eraiki zuten, Francisco Cubas y González Montes, Cubaseko Markesaren eta José María Basterraren proiektuaren arabera eta Monumentu Historiko izendatu zuten 2002an. Fatxada neoklasikoa du, barruko lau patioren inguruan eratutako hiru solairutan banatua. Erdian eskailera handi bat du eta bi txikiagoak alde banatan. Barruan bi klaustro handi ditu eta kapera gotikoa. Sortu zenetik, etengabeko berrikuntzak jasan ditu gero eta handiagoa zen ikasle kopuruaren eskaerari erantzuteko.

La Comercial eraikina 1921ean amaitu zen eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate ospetsuaren egoitza da. 107 metro luzeko fatxada neoklasikoa du eta sotoa, beheko solairua eta beste bi solairu ditu. Atzeko aldeari deutsala eraiki zen 1996an ESIDE eraikin modernoa.

1984tik 1989ra bitartean, Mendeurreneko Eraikina jaso zen Unibertsitate Literarioaren ekialdeko ertzari erantsita, César Sans Gironellaren proiektuari jarraituz. Bi zati ditu, 'Eraikin Berria' eta 'Kristalezko Eraikina' izenez ezagutzen ditugunak.

Mende bat baino gehiagoko eraikin historiko horien aurrean, Deustuko Unibertsitateak Liburutegi berria (Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa) inauguratu zuen 2009an. Eraikin abangoardista hau itsasadarraren alde biak batzen dituen Aita Arrupe pasarelaren bidez integratzen da campusean. Rafael Moneo arkitekto ospetsuaren kristalezko kubo handi horrek hamar solairu ditu, bakarka eta taldean lan egiteko gelak, erabilera anitzeko gelak eta kafetegi bat.

Campuseko lorategiak, bete-betea eguraldi eguzkitsua denean, 30 espezie desberdinetako landareak ditu eta botanika aldetik hiriko tokirik garrantzitsuenetarikoa da. Bertan aurkitu ditzakegun barietateen artean, badira ezkiak, makalak, zumarrak, haginak, lizarrak, zedroak eta hainbat zuhaixka (arrosak, malbak...). Goi aldeko zuhaitzen artean, eraikinen atzeko aldean akaziak eta zume negartiak nabarmendu ditzakegu. Palmondoak eta magnolioak -klaustroetan eta fatxada nagusian- Unibertsitate Literarioko paisaiaren parte dira.

Aparteko aipamena zor zaio zingiretako nekostari (Taxodium distichum). Bere exotismoa dela eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 'Árboles singulares de Euskadi' katalogoan azaltzen da. Zuhaitz erraldoi horrek campusaren sarreran egiten dio harrera bisitariari bere 25 metroko luzerarekin.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta