Deustuko Unibertsitateko ikasle guztiei eskainitako zerbitzua da. Gure helburu nagusia da ikasleak orientatzea ikaskuntzaren kalitatea eta Unibertsitateko egonaldia hobetu dezaketen kontu guztietan. Ikasleak orientatzea ez da, gure ustez, informatze hutsa, ikaslearen etekinean eta egoeran eragina duten erabakiak hartzen laguntzea ere bada. Hau, jakina, irakasle bakoitzak egiten du ahal duen neurrian. Ez dugu eginkizun garrantzitsu hori ordezkatu nahi, osatu eta erraztu baino.
Zerbitzu hau Unibertsitateko fakultate guztietan eskaintzen da. Denetan daude koordinatzaile bat eta tutore batzuk, ikasleei banakako eta taldekako tutoretzak eskaintzeko ardura dutenak.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuko zuzendaritza taldea
Zuzendaria: Manuel Marroquín.
Koordinatzaileak:
- Patricia Espinosa.
- Silvia Martinez.
- Enrique Pallarés.