Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 30Bilboko Campusa

Cristina Bautista lider indigenaren hilketaren gaitzespena

Deustuko Unibertsitateak eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak Cristina Bautista Taquinás liderraren eta gainerako agintari eta goardia indigenen hilketa dela eta, arbuio irmoa adierazten dute. Atzo hil zituzten legez kanpoko talde armatuek. Familiei, Nasa komunitateari eta erasoetan zauri larriak jaso zituzten pertsonei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. 

Cristina Tacueyóko babeslekuko Neehwe’sx arbaso agintaria zen, Caucako departamentuan (Kolonbia). Hura ezagutzeko zoriona izan genuen gure Unibertsitatetik pasatu zenean, Lider Indigenak Giza Eskubideetan Prestatzeko Programako bekadun izan zenean, 2017an. Haren bokazioa ezagutzeko parada izan genuen. Herrialde indigenen eskubideen aldeko borrokalari nekaezina izan zen. Harekin galdu dugu indigenen erresistentziako eta emakume indigenen eskubideen defentsa eta sustapeneko erreferente bat.

Dei egiten diegu eskumena duten erakundeei, premiazko neurriak hartu ditzaten eta Kolonbian herrialde indigenek jasaten duten indarkeria amaitu eta Cristina bezalako pertsonek egiten duten defentsa lana bermatu eta babestu dezaten, indigenen agintariekin koordinatuta.