Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko uztailak 03Bilboko Campusa

El Mundo egunkariak prestatzen duen graduondoko 250 programarik onenen ranking-ean, 50 espezialitatetan banatuta, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eskaintzen duen Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterrak (NOHA) lehenengo

El Mundo egunkariak prestatzen duen graduondoko 250 programarik onenen ranking-ean, 50 espezialitatetan banatuta, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eskaintzen duen Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterrak (NOHA) lehenengo tokia lortu du Gizarte Zientzien eta Lankidetzaren kategorian. 

Ranking-aren helburua da etorkizuneko ikasleei euren interes eta beharretara egokitzen den programa aukeratzen laguntzea, masterra ikasteak arlo jakin batean espezializazioa lortzeko modua, harreman profesionalen sarea zabaltzekoa eta enpresetan praktikak egitekoa ematen baitu, eta hartara tituludunen laneratzea errazten da.

Ranking-a egiteko, hautaketarako 16 irizpide aztertu dira, masterraren eskaeraren arabera banatuta (eskainitako tokiak, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioa, erakunde laguntzaileak, etab.), giza baliabideak (irakasleen ospea, tutoretzak, atzerriko ikasleak, etab.) eta ikasketa plana (programa akademikoa, praktikak, etab.).