Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 24Bilboko Campusa

Mahai-ingurua: “Estereotipoak eta esperientziak arrazakeriaren aurkako esku-hartzean”

Joan den irailaren 24an, “Estereotipoak eta esperientziak arrazakeriaren aurkako esku-hartzean” izeneko topaketa izan zen Deustuko Unibertsitatean.

Topaketa hori Espainiako Ekonomia Ministerioak finantzatzen duen “La desigualdad compleja en las sociedades plurales. Indicadores para las políticas públicas” (DER2016-77711-P erref.) ikerketa proiektuaren barrukoa izan zen. Institutuko Dolores Morondo ikertzaileak zuzentzen du ikerketa proiektu hori.

Mahai baten inguruan, proiektuan lankide izan diren bi erakundeek (CEAR Euskadik eta Euskadiko SOS Arrazakeriak) egin dituzten hausnarketak eta estereotipo eta esperientzia arrazista eta xenofoboak ez zabaltzeko erabili dituzten tresnak zeintzuk izan diren azaldu zuten.<0} Elkarteen aurkezpenak pertsona hauek egin zituzten: Omar Boudaaouik eta Alba García Martínek (SOS Arrazakeria) eta Rosabel Argotek eta Javier Villanuevak. Eztabaida moderatzen aritu ziren Federico Arena (CONICET), Elena Ghidoni eta Gorka Urrutia. Unibertsitatearen eta arrazakeriaren kontra diharduten erakundeen arteko elkarlanerako etorkizuneko estrategiak zeintzuk izan daitezkeen aztertu ziren.