Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 29Bilboko Campusa

Mintegia: “Asylum Policies of the European Union: external and internal dimensions”

Joan den apirilaren 29an, “Asylum Policies of the European Union: external and internal dimensions” izeneko mintegia antolatu zen Deustuko Unibertsitatean. 

Mintegi hori Berrikuntza eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako “Europar Batasuneko asilo politikak: barruko eta kanpoko dimentsioen arteko konbergentziak –EURASYLUM–" (ERREF.: 2017-82466-R) ikerketa proiektuaren barrukoa da eta Deustuko Unibertsitateko Joana Abrisketa irakasleak zuzentzen du. 

Espainiako eta atzerriko unibertsitatetako (Pompeu Fabra, ICADE, Madrilgo Carlos III.a, Cadiz, Nijmejen, Queen Mary University London, Copenhagen, Glasgow, Caledonian University eta Deustuko Unibertsitatea) hamalau irakasle eta ikertzailek aztertu zituzten, hainbat ikuspegitatik, Europar Batasunaren asilo politikaren erronkarik handienak.

Mintegiaren ildo nagusia hau izan zen: asilo politiken koherentzia eta giza eskubideekin bat zetorren eztabaidatzea. Hiru galdera nagusitan laburbildu daiteke mintegiaren edukia: zein puntutaraino laguntzen du Europar Batasunak errefuxiatuak babesteko dauden nazioarteko tresnak inplementatzen?, zein puntutaraino iristen da elkartasun printzipioa eta asilo eskatzaileei harrera egiteko erantzukizuna?, eta zein alternatiba planteatu litezke sistemaren blokeoa gainditzeko?

Mintegia apirilaren 29an izan zen, egun osoan, eta aukera ona izan zen EURASYLUM ikertaldea proiektutik kanpoko irakasle aholkulariekin elkartzeko. 2016an Batasunaren asilo sistema berritzeko proposamenak aurrera egin ez zuenez, proiektuaren helburua da asiloari buruzko gomendio batzuk bidaltzea Europar Batasuneko erakundeei, proposatutako erreformaren barruan. 

 

29/04/2019 - Seminario “Asylum policies of the European Union: External and internal dimensions”