Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urtarrilak 18Bilboko Campusa

Filosofiako I. Olinpiada

Deustuko Unibertsitatean izan da Euskadiko Filosofiako I. Olinpiada eta Euskal Autonomia Erkidego osoko hainbat ikastetxetako 150 ikaslek hartu dute parte.

Joan den ostiralean, urtarrilaren 18an, Euskadiko Filosofiako I. Olinpiada izan zen Deustuko Unibertsitatean, DBH eta Batxilergoko Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiei zuzendua, eta 150 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte bertan, 4 modalitatetan: disertazioan, dileman, argazkian eta bideoan. Eta gai hau ardatz harturik aritu ziren: “ERREALITATEA ETA ITXURA EGUNGO MUNDUAN”. 

Euskal edizioaren emaitzak eta sarien banaketa ere Deustuko Unibertsitatean izango dira martxoan. Ikasleek aukera izango dute Estatu mailako Filosofiako Olinpiadan parte hartzeko. Lehiaketa hori Malagan izango da, apirilaren 29an.

Filosofiako Olinpiadak 2013an sortu ziren, autonomia esparruko elkarte eta olinpiadek bultzatuta. 2019an, Euskal Autonomia Erkidegoak bat egin du ekimenarekin, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko Filosofiako irakasle talde batek bultzatuta. Irakasle horiek hainbat jardueratan aritu dira laguntzen, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak hausnarketa filosofikoan hasi daitezen. Red Española de Filosofía, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Filosofiako Lizentziatuen Elkartea eta Euskadiko Agora Filosofia Elkartea ditu laguntzaile ekimenak.

Jardueren barruan, I. Olinpiada prestatzeko tailer batzuk antolatu dira Deustuko Unibertsitatean 2018ko urrian eta abenduan. Tailer horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxetako 140 ikaslek hartu dute parte.

Koordinatzaileek #FILOSOFIABAI kanpainaren esparruan kokatu dute ekimena, Filosofiako Olinpiadari zabalkunde handiagoa emateko, hainbat esparrutako pertsona garrantzizkoen laguntza izanik: artistak, musikariak, zinegileak, kirolariak, etab. Hartara, Olinpiadaren inguruan jakin-mina eta interesa sortzeaz gain, pentsamendu kritikoa gizartera hurbildu nahi izan da gure gizarte sareen bidez, eta azpimarratu nahi izan dute Filosofiaren inguruko ezagutzei hezkuntzako curriculumean merezi duten tokia eman behar zaiela. 

Esteka interesgarriak:
https://euskadikofilosofiaolinpiadak.blogspot.com/
https://www.instagram.com/filosofiaolinpiada/
https://www.facebook.com/euskadiko.filosofiaolinpiada.9

 Olimpiada de Filosofía de Euskadi