Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 12Bilboko Campusa

Turismo Sailak Euskadiko industria turismoaren I. nazioarteko foroan parte hartuko du

 

Euskadiko Industria turismoaren nazioarteko lehenengo astea azaroaren 12an hasiko da adituen foro batekin, Portugaleten. Ekitaldiaren helburua da euskal industria ondarea sustatzea eta balioa aitortzea turismoa erakartzeko eta kultura aldetik izan dezakeen indarra aztertzeko.

Horregatik guztiagatik, Turismoko graduko lehenengo eta bigarren mailetako ikasleak, Donostiako eta Bilboko campusetakoak, ekitaldira joango dira. Horrez gain, graduan irakasle den Ainara Garcíak emango dio amaiera foroari, jardunaldiko ondorioak laburbilduz.

Industrialdiari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.