Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urtarrilak 17Bilboko Campusa

Urten ere, Deustuko Unibertsitateak Euskadiko Filosofiako II. Olinpiada hartuko du


Deustuk bigarren urtez hartuko du Euskadiko Filosofiako Olinpiada, urtarrilaren 17an. Autonomia Erkidego mailakoa izango da, aurten Estatu mailako ekitaldia Galizian antolatu da eta. Santiagon izango da finala, 2020ko apirilaren 24an eta 25ean. Han elkartu eta lehiatuko dira autonomia erkidegoetako probetan irabazle izan direnak. Bi faseetan, modalitate guztietarako (hitzaldi filosofikoa, dilema morala, argazkia eta bideoa) aukeratu den gaia hau da: “Mitoaren boterea”.

Aurtengo edizioan, Olinpiadak parte hartze handia du modalitate guztietan: 61 partaide egongo dira Batxilergoan hitzaldi filosofikoan; 30 partaide, Bigarren Hezkuntzan, dilema moralean; 54 partaide argazkian, eta 83, bideo filosofikoan (azken bi modalitate horiek DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat). Guztira, hogei ikastetxe inguruk hartzen dute parte. Euskadiko Filosofiako II. Olinpiadako sari banaketa martxoaren 13an izango da Deustuko Unibertsitatean. Orduan argituko da nortzuk izango diren estatu mailako finalean Euskadiren ordezkari.