Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritza

Praktikak

Ordaindutako praktikak bermatuta

Masterreko ikasketa planaren barruan, aisiaren esparruko (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) inguruko enpresa eta erakunderik garrantzitsuenetarikoetan egiten dira praktikak eta prestakuntzako atalik garrantzizkoena osatzen dute. Erakunde horietariko batzuetan, programa honetako ikasle ohiak daude, erantzukizun handiko postuetan.  

Practiken helburua

Lan praktiko eta errealean berariazko gaitasun profesionalak jasotzea, baita jasotako gaitasun guztiak integratu eta aplikazioa erraztea ere.

Tituluak kanpoko praktiken kudeaketa egiteko prozesua zehatz definituta dauka: bana-banako tutoretza programa bat du, baita taldeko tutoretzen egutegia ere. Hori guztia tutoretza akademikoarekin koordinatuta egiten da, ikaslea prestakuntza programan eta lanaren antolaketan bideratzeko eta motibatzeko.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Bana-banako tutoretzen helburua da ikasleen lanbideko kezkak identifikatzea eta bere interesekin hoberen egokitzen den praktiketako zentrora bideratzea ikaslea. Horrez gain, taldeko saioek praktiketako zentroan integratzeko, lan-merkatua ezagutzeko eta ekintzailetzara eta lanean hastera bideratutako gaitasunak eskuratzeko jarraibideak ematen dituzte.

Praktiketako elementurik garrantzizkoenak hauek dira: enpresetan edo harrerako erakundeetan aktiboki parte hartzea, eta egindako praktikaren inguruko azterketa eta hausnarketa sakona egitea.
 
Praktiketako zentroarekiko koordinazioa

Masterreko ikasleek badute Unibertsitatean praktiketako tutore akademikoa. Unibertsitatearen eta enpresa edo erakundeen arteko lotura lana egiten du, hau da, enpresa edo erakunde laguntzaileko tutorearekin koordinatzen da, ikaslearen laneko plana, jarraipena eta ebaluazioa egiteko; ikasleen praktiken prozesua ikuskatzen du eta ikaslearen prestakuntza prozesu osoari ematen dio koherentzia, prestakuntza teorikoaren eta praktikaren arteko oreka egokia izan dadin. Prozesu horren bitartez, praktiketako tutorea arduratzen da ikaskuntza prozesua eta ikaslearen gaitasunen garapena ikuskatzeaz, praktikek irauten duten bitartean, eta koordinatu egiten da ikaslearen praktiketako enpresa eta erakundearekin.

Gainera, programako ikasleek aukera dute nahitaezko praktikak atzerrian egiteko. Eta badago atzerriko praktikak koordinatzen dituen irakasle bat ere, ikasleen irteera animatzeko, bideratzeko eta kudeatzeko. Atzerriko zentroak identifikatzen ditu, haiekin harremanetan jartzen da eta beharrezko kudeaketa lanak egiten ditu. Harremanetan jartzen du ikaslea nazioarteko harremanetako sailarekin.

Ikasleek badute tutore-bideratzaile bat praktikak egiten ari diren enpresan edo erakundean. Bera arduratzen da ikaskuntza gidatzeaz eta ezarritako gaitasunak garatzeaz.
 
Non egiten dira praktikak?

Aisia Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrak eskaintzen dituen praktikak aisiaren esparruko (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan egiten dira, Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmena sinatuta dutenetan.

Praktikak, batez ere, Euskal Herriko zentroetan egiten dira; baina baditu hitzarmenak sinatuta Estatuko eta atzerriko (Europa eta Amerikako) enpresa eta erakundeekin ere. Interesak eta/edo hurbiltasuna kontuan hartuta aukeratzen dituzte ikasleek praktiketako erakundeak.

Praktiketako zentroen zerrenda zabala eta ugaria da eta hainbat esparrutako enpresa eta erakundeak daude:

  • Kultura arlokoak: kudeaketa, programazioa, ekitaldiak, ekipamenduak eta azpiegiturak, museoak, auzo etxeak eta aholkularitza.
  • Kirol arlokoak: hezkuntza, kudeaketa, kirol azpiegiturak, federazioak, abenturako kirola.
  • Turismo arlokoak: lankidetzako ikerketa zentroa, landa garapena, proiektuen produkzioa, abenturako eta turismo aktiboko jarduerak, ikerketa eta aholkularitza.
  • Jolas arlokoak: ikastetxeak –eskolatik kanpoko jarduerak–.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
empresas
ABAO. Asociación Bilbaína de Amigos de la Opera FEKOOR. Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Bizkaia
AFAE. Acción Familiar de Euskadi FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE SAN SEBASTIAN
AKTIBA. Asociación de Empresas de Turismo Activo y Deportes de Aventura de Euskadi FUNDACIÓN PREMIO PRINICIPE DE ASTURIAS 
ALAIKI. Ocio y Espectáculos  GETXO KIROLAK 
ALHONDIGABILBAO. Espacio Multidiciplinar  HACERIA ARTEAK 
AYUNTAMIENTO DE BILBAO  IBERDROLA 
BASQUETOUR  INNEVENTO. Comunicación
Bilbao Convention Bureau- Bilbao Turismo  LAST TOUR INTERNATIONAL
BILBAO TURISMO MAIDER. Promotora en Protección Civil 
BSK Proyectos Creativos  MUSEO GUGGENHEIM
CENTRO MUNICIPAL DE DISTRITO DE SAN FRANCISCO  ONCE. Bilbao 
CIC TOURGUNE. Centro de Investigación Cooperativa en Turismo PARQUE WARNER
CONSONNI. Productora de arte  PRODUCCIONES SERRANO 
Creativity Zentrum SGAE. Teatro Campos
DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA  SONIKETE. Creación y Comunicación 
EMAUS. Fundación Social STOP. Turismo Receptivo 
 ENCATC- European Network of Cultural Administration Training Centres UNIÓN DE FEDERACIONES DEPORTIVAS VASCAS
 ENTECSA. Consultoría y Servicios a la Construcción UNIVERSIDAD DE DEUSTO 
  VILAU MEDIA. Intuitive Communication
  ZENBAT GARA. Asociación Cultural para la Promoción del Euskera

Praktiketako kredituak, egutegia eta ebaluazioa

KREDITUAK

10 ECTS (250 ordu) egin behar dituzte ikasleek practicumean. Guztizko kopuru horren % 80 (200 ordu), jarduera praktikoak egiten emango dituzte ikasleek praktiketako zentroko profesional baten tutoretzapean; % 6 (15 ordu) kanpoko praktiken jarraipeneko tutoretza egiteko izango da unibertsitatean; eta gainerako % 14a (35 ordu), azken memoria edo txostena idazteko izango da.

EGUTEGIA

Ikasleek bigarren seihilekoan egiten dituzte praktikak zentro bakar batean, batzuetan bigarren zentro batean egiteko aukera izaten bada ere. Praktikak martxoan hasten dira, masterreko saio teorikoak amaitutakoan, nahiz eta ikasleak proiektu jakin baten hasieran sartzeko aukera izan, hartuko duen zentroa hasten den datan. Praktiketako denboraren banaketa eta esleitutako kredituei esker, ikasleak zehaztu dauden gaitasunak eskuratuko ditu.

EBALUAZIOA

Ebaluazioak jakingaiaren bi ardatzak izaten ditu kontuan:

  • Enpresa edo erakundeko lana, praktiketako zentroko tutoreak ebaluatzen duena. Puntu hauek izaten ditu kontuan: Egindako zereginak eta ikaslearen jarrera (asistentzia, ardura, jokabide etikoa, motibazioa, jendearekiko harremana, taldekideekiko harremana, inplikazio maila, ikasteko gaitasuna) (notaren % 50);
  • Lan pertsonala, memoria egitea (% 50), irakasgaiko tutore akademikoak ebaluatzen duena.