Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Adingabekoak gizartean babesik gabe eta/edo gatazkan daudenean esku hartzea eta bitartekotza egitea

Praktikak

Lan munduarekin lotuta

Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Unibertsitate Masterrak hitzarmenak ditu esparru pribatu eta publikoko hainbat instituzio eta erakunderekin, kanpoko praktikak egiteko. Praktiketako zentro horiek adingabeekin esku hartzeko eta bitartekotza egiteko hainbat esparrutakoak dira: inguru itxikoak eta erdiirekikoak, babesekoak eta gatazkakoak.
Masterrak EAEko hiru lurraldeetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) erakundeekin ditu lankidetza hitzarmenak eginda, baita inguruetako eta urrunagoko beste autonomia erkidego batzuetakoekin ere.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
Empresas
Erakundeak/Enpresak  
Fundación Amigó Amigó Fundazioa erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabeko fundazioa. Erakundea Luis Amigóren lekukotasun eta lanean, eta Tertziario Kaputxino amigonianoen helburu eta misioan oinarritzen da. Gizartean eta hezkuntzan esku hartzen du, haur, nerabe , gazte eta beraien familiekin. Egokitu ezin direnekin eta/edo gizarte-bazterketa egoeran daudenekin, bereziki jokabide arazoak dituztenekin, jarduten du. Fundazioaren zeregina da euren gizarteratzea eta garapen librea eta integrala sustatzea, gizabanako diren aldetik. Horrez gain, giza garapen librerako eta integralerako eta bizi kalitatea hobetzeko laguntza ematen du.

www.fundacionamigo.org
Grupo Urgatzi Ongizatea Sustatzeko Zerbitzuen Urgatzi Taldea maila publiko eta pribatuko arlo sozial eta asistentzialean dauden baliabideen kudeaketa integrala ematen duen enpresa talde bat da.
Urgatzi Taldeak babesik gabe eta erakunde publikoen tutoretza edo zaintzapean dauden adingabeentzako zentro espezializatuak ditu EAEko hiru lurraldeetan. Etxe horiek adingabeen beharrak betetzen dituzte, eta etengabeko hezkuntza proiektu bat jartzen dute martxan. Inguru egonkorra ematen diete zentro horiek adingabeei; profesionalek artatzen dituzte eta beren “tutoretzapean” adingabeen proiektua garatu eta baliabide komunitarioen aprobetxamendu egokia kudeatzen dute.

www.urgatzi.com

Gufe ifas Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailera atxikitako zuzenbide publikoko erakunde autonomoa da. Erakundearen zeregina da Sailari gizarte mailako beharrizanak dituzten pertsonek eskatzen dieten arreta eskaintzea, kalitateko gizarte zerbitzu espezializatuak emanez. Zentroak eta harrera egoitzak ditu umeentzat eta nerabeentzat. Programa hauek garatzen dira egoitza horietan:
• Oinarrizko programa orokorra
• Nerabeak artatzeko programa espezializatua
• Emantzipaziorako prestatzeko programa
• Emantzipazioko programa
Desgaitasun larriak dituzten ume eta nerabeak artatzeko programa

www.ifas.bizkaia.net
Diputación de Bizkaia Gizarte Ekintza Sailaren Haurren Zerbitzuak adingabeen babeseko kudeaketa eta erantzukizun funtzioak betetzen ditu. Babespean duten umeari inguru egonkor eta segurua ematen diote, umeak oinarrizko beharrizanak asebeteta izan ditzan. Lan horretarako, zerbitzu hauek ditu:
1. Harrera, balorazioa eta orientazioa.
2. Famili harrera eta adopzioak.
3. Harrera egoitzak.

www.bizkaia.eus
Instituto de Reintegración Social de Álava

IRSE Araba (Arabako Birgizarteratzeko Institutua) erakunde pribatu eta irabazi asmorik gabea da, gizartean esku hartzeko programen eta zerbitzuen kudeaketakoa, hainbat diziplinatako profesionalek (psikologia, pedagogia, zuzenbidea, gizarte lana, gizarte hezkuntza, etab.) osatua eta diziplina ugariko taldeetan aritzen dena.
IRSEk adingabeen esparruan eskaintzen dituen programak eta zerbitzuak:
• Ume eta nerabeen babesa: harrera egoitzak, eguneko zentroak, lanean hasi aurreko eguneko zentroak, bisiten zerbitzua.
• Inguru irekian esku hartzea: kaleko hezkuntzako programa.
• Gazteen arloko justizia: inguru irekiko zerbitzuak.

www.irsealava.org

Asociación Gaztaroan Ekin elkarteak erregimen irekiko, erdiirekiko eta itxiko zerbitzuak ematen dizkie jokabide arazoak izan eta neurri judizialak dituzten adingabeei. Elkarte horrek kudeatzen ditu Euskadin neskentzako dauden bi zentroak, biak Araban.

Zentro horietan betetzen dituzte neska gazteek neurrien azken parteak, komunitateko hezkuntza edo lan arloko baliabideetan sartu eta funtzionamenduan autonomia pertsonal handiagoa izateko prestatzen direnean. Horrez gain, pisu misto bat ere zuzentzen dute Gasteizen, Autonomiako Egoitza izenekoa.

Caia Laredo

CAIA, Centro de Atención a la Infancia y Adolescencia de Laredo, Kantabriako Gobernuaren eguneko zentro bat da, eskola denboran edo oporraldian adingabeak egoki artatzeko zailtasunak dituzten familietako ume eta gazteentzat. Helburua da zailtasun horiek prebenitzea, zerbitzu integratzaileen bidez. Programa hauek ditu:
• Egoitzako egotaldia
• Gosaria, bazkaria eta askaria
• Adingabeak Laredoko ikastetxeetara eramatea eta batzea
• Eskolako errefortzua goizez eta arratsaldez
• Gizarte eta hezkuntzako programak: gizarte trebetasunak, norbanakoaren gaitasunak lantzeko tresnak, ikastetxeetako tutore eta orientatzaileekiko koordinazioa.
• Famili orientazioko zerbitzuak
• Ebaluazio eta esku hartze psikologikoa
• Ume eta gazteen osasun mentaleko zerbitzuetara bideratzea

www.serviciossocialescantabria.org

Umeak kalean

Umeak Kalean irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Bilboko 5. barrutiko ume eta gazteei zuzendutako aisia eta denbora libreko baliabideak eskaintzeko sortua. Hezkuntza arloko denbora librean urteetako esperientzia duten lau erakundek osatzen dute: Biharko gazteak, Jatorrak eskaut taldeak, Bidegintza elkarteak eta EDE Fundazioak. Elkartearen helburuak hauek dira:
• Bilboko 5. barrutian bizi eta 5etik 25 urtera bitarteko ume eta gazteei taldeko arreta osoa eskaintzea aisia eta denbora libreko taldeko hezkuntza harremana ardatz harturik.
• Pertsona horientzako urte osoko jardueren proposamen bat eskaintzea.
• Jolas ludikoko hezkuntza esparru bat eskaintzea.
• Harremanetarako, jolaserako eta denbora librerako espazioa erraztea.
• Umeen, nerabeen eta gazteen goitik beherako garapenean laguntzea, denbora libreko hezkuntzako tekniken bidez.

www.umeak-kalean.blogspot.com.es

Osakidetza Ume eta gazteen osasun mentaleko zentroek osasun esparruko zerbitzua eskaintzen dute. Anbulatorio mailako osasun mentaleko asistentzia da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ume eta gazteei zuzendua. Arreta hori eskaintzen duten taldeak diziplina ugarikoak dira, psikiatrek, psikologoek, gizarte langileen eta erizainek, besteak beste, osatuak. Zerbitzuen helburua hau da:

• Gaixoen diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena egitea
• Familiak artatzea eta orientatzea
• Lehen mailako osasun arretako zerbitzuei laguntzea, nahasmendu mentalak antzemateko eta tratatzeko
• Osasun, hezkuntza, gizarte zerbitzu eta epaitegien arteko koordinazioa egitea, haurtzaroko eta nerabezaroko osasun mentalaren ezaugarriei erantzungo diena
• Programa asistentzialak aplikatzea
• Gaixotasunaren prebentziorako jardueretan parte hartzea eta osasun mentala sustatzea.

www.osakidetza.euskadi.net

Bizgarri Bizgarri elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzutik bideratuta babesik gabe dauden ume eta nerabeak artatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu: Jakinarazpen, zitazio eta lekualdatze eta bizikidetzako etxebizitzen programa.
Horrez gain, Topagune zerbitzua ere ematen du, gurasoen banaketa edo dibortzioa dela eta, adingabeek bizi ditzaketen egoera hondatzeak saihesteko.

www.bizgarri.com

Garrébil Garrébil zerbitzu integralen aholkularitza da, pertsonei, enpresei eta erakundeei soluzio globalak eskaintzen dizkiena, bai izaera publikokoak edo bai pribatukoak.
Jarduera arloen artean Gatazkak konpontzeko programa dago: Zelan egin aurre gatazkei? , 12 eta 16 urte bitarteko nerabe eta gazteei dago zuzenduta eta Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako institutuetan egiten da.

www.garrebil.com