Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Baldintza akademikoak

Baldintza akademikoak

Onespen ofiziala duten gure ikasketa planetan kredituak aitortzen dira atzerrian egindako ikasketa baliokideengatik, ikasketa plan horiek argitaratu diren BOEetan ageri den bezala. Horretarako, atzerriko unibertsitateetan ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasleek Idazkaritza Orokorrean egin beharko dute berariazko ibilbideko irakasgai blokearen matrikula; bloke hori matrikula orrian dago, eta bertan adierazten den kreditu kopurua du.

Ikasketak neurtzeko unitateak unibertsitate guztietan baliokide ez direnez, zehaztu egin behar da nola baloratuko den baliozkotuko den lan karga, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak adierazten duen kreditu kopuruarekin baliokide.

Atzerrian zein unibertsitatera goazen, unibertsitate mota bi aurki ditzakegu:

Universidades cuya oferta académica se mide en ECTS. Todo estudiante que se incorpore a una institución con este sistema deberá cursar los 30 ECTS correspondientes a su mención, que le serán convalidados a su regreso en la Universidad de Deusto.

  • Eskaintza akademikoa ECTSetan neurtzen duten unibertsitateak. Sistema hori duen erakunde batean hasten den ikasle orok egin beharko ditu bere aipamenari dagozkion 30 ECTS, eta, Deustuko Unibertsitatera bueltatzen denean, baliozkotu egingo zaizkio.
  • Neurketa unitatea ECTSak ez dituzten unibertsitateak. Kasu hauetan –batez ere Ameriketako unibertsitateak–, kredituak baliozkotzeko erabiliko den irizpidea tokiko ikasle batentzako irakastordu estandarrarena izango da.

Tokian tokiko unibertsitateetan sartu ondoren, ikasle bakoitzak, 15 eguneko epean, tokian tokiko unibertsitatera sartu behar den egunetik aurrera zenbatzen hasita, egiten ari den irakasgaien gaineko informazioa bidali behar dio tutoreari. Informazio hori aurretik hautatutako ikasgaiekin bat ez badator, ikasleak proposatutako aldaketak arrazoitu beharko ditu. Tutoreek erantzungo dute proposamen horren onarpena edo ukapena adieraziz.

Ikaslea bere ohiko unibertsitatera itzultzen denean, dagozkien erakundeen artean aurretik ezarritako programa gainditu ondoren, kredituen transferentzia egingo da, eta ikasleak Deustuko Unibertsitatean ikasten jarraituko du, denborarik eta krediturik galdu gabe.
 

Aitorpena

Tokian tokiko unibertsitatean egindako jarduera akademikoak ikaslearen espedientean aitortu eta sartuko dira jatorrizko unibertsitatean, tokian tokiko unibertsitateko egonaldia amaitzen duenean, kasu bakoitzean eskuratutako kalifikazioekin. Horretarako, unibertsitateek kalifikazioen korrespondentzia taulak ezarriko dituzte mugikortasuneko aldebiko hitzarmen bakoitzean.

Era berean, fakultateko Aitorpen Batzordeak tokian tokiko unibertsitatean egindako kredituak Deustuko Unibertsitatean matrikulatutakoen bidez aitortuko ditu
 

Eskatu informazioa