Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Baldintza ekonomikoak

Truke aldian, tasa akademikoak Deustuko Unibertsitatean ordainduko dira; ondorioz, ez da kargurik egingo kontzeptu horregatik atzerriko unibertsitatean. Leku batzuetan, ikasleak ikasleen elkartean izena emateagatiko kuotak ordaintzeko eskatzen da, bai eta liburutegia erabiltzeagatiko fidantzak, eta abar ere, baina inolaz ere tasa akademikoak ordaintzeko.
Joan-etorri, ostatu, mantenu, bisa, erregistro eta unibertsitateko materialagatiko kostuak ikasleak ordainduko ditu, osorik.


Bekak eta laguntzak

Europar Batasunak laguntza ekonomikoak ematen dizkie Sócrates-Erasmus truke programetan parte hartzen duten ikasleei.

Banku erakundeek (Kutxa, BBK, Caja Vital) aurreko urteetan nazioarteko programetan parte hartu izan duten ikasleei eman izan diete laguntza. Laguntza horien esleipena urtero zehazten da, baina alda daiteke urte batetik bestera. Banku erakundeak bere irizpideak ezartzen ditu beka bat esleitzeko, eta horiek ikasle bakoitzari esleitzen zaizkio, zuzenean. Fakultateko Nazioarteko Harremanetako koordinazioak laguntza horien gaineko informazioa ematen du, baina, adierazi beharra dago ez dela, inolaz ere, laguntza horien tramitazioaren eta esleipenaren arduradun.

Eusko Jaurlaritzaren beka: Idazkaritza Orokorrean tramitatzen da. Nazioarteko Harremanetatik beka eskatzeko epeen gaineko informazioa bidaliko dizuegu.
Beste probintzia batzuetan erroldatuta dauden ikasleek beren probintzietako tokiko erakundeek eskaintzen dituzten beken gaineko informazioa jaso beharko dute.
 

Eskatu informazioa